Noticias Genuine Athletic

GENUINE SANTANDER LIGA BUELTAN DA

Genuine Santande liga bueltan da COVID-19aren pandemiak eragindako geldialdiaren ostean.
Denboraldi honetan 42 taldek osatzen dute, horietatik sei hasiberriak, Bartzelona, Burgos, Cartagena, Ibiza eta Ponferrada, berrikuntza nagusi gisa Iker Casillasek zuzendutako atezainen “Clinic” -a izango du.

Denboraldi berri honen aurkezpena, Madrilgo  Paseo Recoletosen dagoen Santander Cafen izan zen.Aurkezpen honetan, Iker Casillas, Javier Tebas, Vicente del Bosque eta Angel Rivera Banca Comercial de Santander España SAko zuzendaria eta Genuine Ligan parte hartzen duten lau jokalari izan ziran.
Parte-hartzaileek esan zituzten hitz aipagarri batzuk:

Javier Tebas: “Gizarteratzeaz hitz egiten da, baina ekintzekin praktikatu behar da. Hazten jarraitzen dugu eta uste dugu honek denboraldi guztietan jarraitu behar duela. Lehiatzea baino gehiago partekatzea da kontua, lehiaketa honek kirolaren esparruan izan behar diren balioak erakusten baitizkigu ”

Vicente del Bosque:”Gure neska-mutilentzat nahi dugunaren azken helburua egunetik egunera hobeak izatea da, futbolaren bidez, eta lehiaketa honetatik integrazioa iristen da”. “Familiak zoriontsuago ateratzen dira, klubek ospe hobea lortzen dute, eta Liga honekin gizarteari mezu bat bidaltzen diogu pertsona guztiak berdinak garela adierazteko”.

Angel  Rivera:“Pozik nago familia honetako kide izateagaitik, inklusio bankuak dituen balioak heurekin bat datozelako”

Iker Casillas: “Gizarteak jende zoragarriari eskua luzatzeko duen beharra azpimarratu behar da. 2017tik futbola bezalako pasioa gozatzen eta partekatzen ari dira. Konpromiso- eta elkartasun-pertsona horien adibidea da garrantzitsuena “.

Liga Jokatuko diren tokiak:

  • Las Palmas (Aprilak 1-3)
  • Gijon (Aprilak 24-26)
  • Malaga (Maiatzak 13-15)
  • Cadiz (Maiatzak 20-22)
  • Bilbo (Ekainak 3-5)

Gure Athletic Club Fundazioak ,Gijon, Cadiz eta Lezamako faseak jokatuko ditu.

Ekitaldia amaitzeko, Genuine Ligako jokalariek, Vicente del Bosque, Javier Tebas, Iker Casillas eta Angel Riverok haka dantzatu zuten, liga honetako ereserki ofiziala.