Noticias Genuine Athletic

Gure taldea Lehenengo Adiskidetasunaren Txapelketan

Genuine Athletic Club Fundazioa, beste zazpi talderekin batera, 2022ko Adiskidetasunaren Torneoaren lehen edizioan parte hartzera gonbidatu dute, igande goizean (2022ko martxoaren 27an), Tajonareko instalaziotan.

Zortzi taldeak bi multzotan banatu dira.

 A Taldea:

  • Osasuna Genuine
  • Real Sociedad Fundazioa
  • Real Zaragoza
  • D. Eibar Fundazioa

B Taldea:

  • Fundacion Osasuna
  • Athletic Club Fundazioa
  • Deportivo Alaves
  • D. Huesca

Genuineko gure lehoien lehen norgehiagoka 11: 30ean hasi zen eta S.D. Huescaren aurka jokatu zuten. Ondoren Alaves S.D.-ren aurka eta hirugarren partidan Osasuna Fundazioaren aurka jokatu zuten.

Partiden amaieran, talde antolatzaileak dominak eman zizkien txapelketa honetan parte hartu zuten teknikari eta jokalari guztiei.

Beti bezala, (Genuine Athletcic Club Fundazioa  animatzeko),afizio zurigorria, bere Peña Genuinerekin, Lezamako espedizioa abiatu zenetik,ekipoarekin joan ziren