Noticias Genuine Athletic

Jokalarien topaketa 2023/10/28

Urriaren 28an Fundacion Athletic Clubek “Genuine” jokalarien topaketa antolatu zuen Lezaman. Pasa den denboraldian gure taldean parte hartu zuten jokalariak eta denboraldi honetan parte hartu dutenak bildu ziren, taldeaz arduratu ziren eta diren teknikariez gain.

Jardunaldian zehar bost partida jokatu zituzten euren artean, Liga Genuinen 5 aldiz txapeldun izateagatik omentzeko eman zizkieten kamisetak jantzita.(5”FairPlay”)

Eguna, ohi bezala, jai giroan igaro zen eta jokalariek eta teknikoek partekatu zuten lunch batekin amaitu zen