Noticias Genuine Athletic

Sevilla F.C. eta Athletic de Bilbaoko Genuine Peñen bazkideen topaketa Sevillan

2022ko otsailaren 27an, Bilboko Peña Genuine Athletic Clubeko
ordezkaritza batek Sevillaren Peña Genuine F.C. egoitza bisitatu zuen.

Bere egoitzan bildu ginen, Meson Campeones, Sanchez Pijuan Estadioaren ondoan, eta bertan urritasuna duten pertsonek lan egiten dute, horietako batzuk Sevillako eta Betiseko Genuine taldeetako jokalariak.

Topaketa horretan esperientziak partekatu genituen eta gure peñako bufanda batzuk eman genizkien.

Bilera hunkigarria izan zen eta Lezamako Azken Fasea aprobetxatuz bisita itzultzea erabaki genuen.

Espero dugu Peña gehiago  sortzea eta esperientzia errepikatzea.