Noticias Genuine Athletic

Cadiz 2. Fasea 2023/2024

Pasa den asteburuan (otsailaren 2, 3 eta 4an) hasi zen Cadizen 2023/2024 denboraldiko Liga Genuineren bigarren fasea. Bigarren fase hau martxoaren 15, 16 eta 17an amaituko da, Coruñan.

otsailaren 2an, ostirala, Cadiz CF taldeak, Nuevo Miradilla estadioan, Manuel Vizcaino (Cadiz CFko presidentea) eta Clemente Villaverde (La Liga Fundazioko presidentea) buru zituen ekitaldian parte hartu zuten 22 taldeetako kapitainei harrera egin zien.
Zeremonia honetan, jokalariek eta talde teknikoek beren banderak ohoratuz desfilatu zuten, beren ereserkiak entzuten ziren bitartean.

Bestalde, Cadizeko Udalak ukitu kultural bat gehitu zion kirol-ekitaldiari, parte hartzaile guztiak gonbidatuz alde zaharretik ibilbide turistiko batzuk egitera.
Jarduera osagarri gisa, anfitrion taldeak mozorro-lehiaketa bat antolatu zuen Liga Genuineko parte-hartzaile guztientzat. Bertan, Cordoba CFk irabazi zuen bere originaltasunagatik eta eszenaratzeagatik. Real Zaragozak eta Tarragonako Gimnasticek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Gure Genuine taldeak, Athletic Club Fundazioak, hiru partida jokatu zituen : Cordoba CF, Tarragonako Club Gimnastic eta Levante UD EDIren aurka.Beste behin ere taldea  zuzentzen duen teknikoak, gure Genuine peñak, deitu gabeko jokalari batzuk eta Cadizera joandako afizioak animatuta,120 Fair Play puntu posible lortu zituen fase honetan, eta horiekin 240 puntu posible dituzte orain arte.

EMAITZAK:

  • Córdoba CF                                   4          Athletic Club Fundazioa         0
  • Club Gimnàstic de Tarragona    3          Athletic Club Fundazioa         1
  • Levante UD EDI                            2          Athletic Club Fundazioa         1

Beste behin, asteburu osoan zehar, kiroltasuna eta laguntasuna izan ziren nagusi txapelketan parte hartzen zuten guztien artean.