Noticias Genuine Athletic

Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko XLIX Kongresua

Apirilaren 28,29 eta 30ean Bilboko Alde Zaharra peñak antolatutako biltzarrak 130 lagunetik gorako peñakideak bildu ditu Bilbon.
Asteburuan zehar gure peñako ordezkariek parte hartu dute egin diren ekitaldi guztietan.

Ostiralean, hilak 28, peñakide talde bat kongresuaren aurkezpen eta inaugurazio ofizialera joan zen Ibaiganen. Bertan, Zazpikaleak peñako presidentea, Bilboko alkatea, Kultura eta Kirol diputatua eta Athletic Clubeko presidentea peñakide guztiei zuzendu zitzaizkien bertaratzeagatik eskerrak emanez eta peñek Klubarentzat duten garrantzia azpimarratuz.

Larunbatean, hilak 29, gure peñakideek egunean zehar Bilboko Alde Zaharreko kaleetan egin ziren ekitaldietan parte hartu zuten. Era berean, peñako zuzendaritza batzordeko ordezkaritza bat Euskalduna Jauregian egin zen gala-afarira joan zen, eta bertan izan ziren: Athletic Clubeko presidentea eta zuzendaritzako hainbat kide, Athletic Club Fundazioko ordezkariak eta biltzarrera joan ziren peña guztietako ordezkariak. Afaria amaitzean, oparien truke tradizionala egin zen, eta gure peñak ekinta honetan ere parte hartu zuen.

Igandean, hilak 30, peñen urteroko batzarrean parte hartu genuen, San Mameseko prentsa aretoan, batzarra bukatu ondoren amaiera bazkarira joan ginen. Bertan, Minglanilla peñak opari bat eman zion Genuine taldeari. Alde Zaharra peñak ere omenaldia egin zion gure taldeari, sortu zenetik egindako ibilbidea aitortuz. Bi sariak gure jokalarietako bik jaso zituzten, Esteban Feijoo entrenatzaile ohiak eta gure taldeko presidente eta lehendakariordeak lagunduta.

Hurrengo biltzarra datorren urtean egingo da eta Barbolla Peñak antolatuko du.