Noticias Genuine Athletic

Lezama- Genuine Ligako 2. fasea 2022-2023 denboraldia

2023ko martxoaren 24,25 eta 26ko asteburuan ospatu zen Lezaman Genuine Ligaren 2022/20223 denboraldiko bigarren fasea. Liga osatzen duten 44 taldeetatik 22k parte hartuta. Gainerako 22ek 2. fase honen lehen zatia ospatu zuten otsailaren 17, 18 eta 19an, Dani Jarque kirol hirian, Bartzelonan.Español C.Fek antolatuta.

Gure taldea, Genuine Athletic Club Fundazioa anfitrioi handia izan da Ligaren “PARTEKATU LEHIATU BAINO LEHEN” leloa erakutsiz.

Jose Angel Iribarrek eta Vicente del Bosquek, Clemente Villaverde (La Liga Fundazioaren presidentea) Jon Uriartek eta Nerea Ortizek (Athletic Clubeko presidentea eta presidenteordea), Athletic eta Sevill F.C. taldeen arteko emakumezkoen partidaren atariko lehiari hasiera eman zioten. Inaugurazio ekitaldian, Genuine taldeko kapitainek ohorezko korridorea egin zieten bi taldeetako jokalariei, partida hasteko San Mameseko berdeguneraa salto egin zutenean. Ondoren, taldekideekin bat egin zuten partidaz gozatzeko-

Larunbatean eta igandean ospatu zen lehiaketa, gure Genuine taldeak Fundacion Albaceteren, Gijongo Real Sportingen eta SD Ponferradinaren aurkako partidak jokatu zituen. Bere talde tekniko bikainak eta bere taldekideek animatuta, 119 Fair Play puntu lortu ditu fase honetan egon daitezkeen 120 puntuetatik, eta, beraz, 240 puntuetatik 238 dituzte jada. Lehenengoa bere taldeko Grupo Resperto Fair Play sailkapenean kokatu da, ondoren CA Osasuna dago (234 puntu). Era berean, Fair Play sailkapen orokorreko liderra da ,ondoren  Tarragonako Nastic taldea(237 puntu).

Asteburu honetako emaitzak

  • Athletic Club Fundazioa        1                      SD Ponferradina                    3
  • Real Sporting de Gijon          1                      Athletic Club Fundazioa        1
  • Athletic Club Fundazioa        1                      Fundación Albacete               2

Larunbatean gure Genuinek Iraia Iturregui Athleticeko entrenatzailearen bisita jaso zuen musu eta besarkadarekin, Ander Herrera lehen taldeko jokalariarekin batera.

Berriz ere asteburu osoan zehar, kiroltasuna eta adiskidetasuna izan dira nagusi txapelketan parte hartu duten guztien artean.