Fundazioaren 20. Urteurrena
Athletic Club Fundazioak, Maiatzaren 9an 20. urteurrena ospatu du San Mames zelaian, gizarte hobe baten alde lan egiten duten erakunde, , enpresa eta pertsonekin batera.
Ekitaldia Cris Garciak eta Galder Reguerak aurkeztu zuten, eta honako hauek izan ziren hizlariak: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Aitor Elizegui, Klubeko presidentea, eta Juan Carlos Ercoreca, Fundazioko presidentea. Horiez gain, Fernando Garcia Macua, Jose Julian Lertxundi, Ana Urkijo, Fernando Lamikiz eta Jose Maria Arrate Athleticko presidente ohiak ere izan ziren ekitaldian.
Honako hauek ere parte hartu zuten, fundazioarekin izandako lankidetza eta harremana azalduz: Garasi Murua, emakumezkoen lehen taldeko kapitaina, Javi Franco, Lurgaiako kidea, Josu Uriguen bere aitarekin Genuine gure taldearen ordezkari gisa, Osakidetzako Aurora Oña, Jon Maia bertsolaria eta Olena Holovetska, athleticzalea eta errefuxiatu ukrainarra. Gizonezkoen lehen taldea ezin izan zen bertan egon agenda-arrazoiengatik; horregatik, bideo bat grabatuta utzi zuten fundazioari eta haren proiektuei babesa adierazteko.
Jon Vazquez Eguskizaga Fundazioko zuzendari nagusiak eman zion amaiera ekitaldiari, Genuine taldearen emanaldi bereziarekin haka dantza eginez.