Noticias Genuine Athletic

CADIZ, 2021-2022 denboraldiko 2. fasea

Asteburu honetan (maiatzak 21 eta 22) amaitu da Cadizen 2021-2022 denboraldiko bigarren fasea, joan den asteburuan, Malagan, lehen fasea ospatu ondoren.

Genuine taldeak hiru partida jokatu ditu Deportivo Alaves, UD Ibiza eta Real Zaragoza taldeen aurka. Talde tekniko bikainak zuzendu eta Cadizera joandako taldekideek eta afizioek animatzen duten taldeak Fair Play 90 puntu posibleak lortu zituen fase honetan, beraz, 270 puntuetatik 180 dituzte eta Lezaman, denboraldi honetako azken fasean, lortzear daude. Lortuz gero, 4. titulua izango litzateke.

Jokatutako partiden emaitzak honako hauek izan dira:

 

  • Athletic Club Fundazioa       0                     Deportivo Alaves                    4
  • UD Ibiza       2                      Athletic Club Fundazioa         1
  • Real Zaragoza 2                      Athletic Club Fundazioa         2

 

Beste behin ere, asteburu osoan zehar, kiroltasuna eta laguntasuna izan dira nagusi txapelketako parte-hartzaile guztien artean.