Noticias Genuine Athletic

Gijon 2021-2022 denboraldiko 1. Fasea

Asteburu honetan (2022ko apirilaren 23an eta 24an) 2021-2022 denboraldiko lehen fasea ospatu da Gijonen, Malagako eta Cadizeko neurketak atzeratu ondoren pandemiaren ondorioz.

Gure Lehoiek hiru partida jokatu dituzte CDLugoren, Real Valladoliden eta CA Osasunaren aurka. Talde tekniko bikainak babestu eta zuzenduta eta Gijonera joan ziren taldekideek eta baldintzarik gabeko afizioak animatuta, 90 puntu, Fair Play posibleak lortu ditu, eta, beraz, gertuago dute Fair Play tituluen berrespena.

Marcelinok, Bilboko Athletic Clubeko teknikariak, ezustean harrapatu zituen gure lehoiak igandean Gijongo Mareoa futbol eskolan ,haiek benetako gogo biziz eta pozez harrera egin zioten.

Hauek izan dira asteburu honetan jokatu dituzten partiduen emaitzak:

  • Athletic Club Fundazioa     0          CD Lugo                               4
  • Real Valladolid                     3         Athletic Club Fundazioa     1
  • Athletic Club Fundazioa     0          CA Osasuna                        3

Asteburu osoan zehar, beste behin ere, kiroltasuna eta laguntasuna izan dira nagusi txapelketako parte-hartzaile guztien artean.