Noticias Genuine Athletic

Bilboko Karajo Athletic Club Peñaren inaugurazio ofiziala

Maiatzaren 19an ,Karajo Peña, Bilboko Athletic Clubeko peña ofizial gisa ekitaldia egin zen.

Ekitaldian Unai Mendiburu bertsolaria eta Ibai Roson eta Rosonen zuzeneko emanaldia izan ziren, eta Kepa Junkerari omenaldia egin zitzaion.

Gure taldean sei peñakide izan ziren, horietako hiru Genuine Athletic Club Fundazioko jokalariak. Manolo Delgado eta Esteban Feijoo ere bertaratu ziren.

Ohiko opari-trukea, lunch eta Athleticzaleen arteko senidetze festarekin amaitu zen ekitaldia.