Noticias Genuine Athletic

Burgos, Genuine Ligako 3. Fasea 2022-2023 denboraldia

Asteburu honetan, 2023ko maiatzaren 12, 13 eta 14an, Burgos C.Fk antolatuta, Ciudad Deportiva Burgos Promesas 2000n ospatu da Genuine 2022-2023 Ligako hirugarren fasearen bigarren zatia. Fase horretan, liga osatzen duten 44 taldeetatik 22k parte hartu dute. Gainerako 22ak Vigoko Amadroa Kirol Hirian eta Vigoko RC Celtan jokatu ziren apirilaren 14, 15 eta 16an.

Gure taldea, Genuine Athletic Club Fundazioa, talde teknikoak eta bere baldintzarik gabeko afizioak babestuta, Burgosera joan zen, Ligako “PARTEKATU LEHIATU BAINO LEHENAGO” leloa erakutsiz.

Hilaren 12an, ostirala, fase honen inaugurazio ekitaldiaegin egin zen, El Plantio udal estadioan. Ekitaldi horretan ,Daniel de la Rosak (Burgosko alkatea), Julian Alonsok (Burgos FC Fundazioaren presidentea), Clemente Villaverdek (La Liga Fundazioaren presidentea) eta Marcelino Matek (Gaztela eta Leongo Futbol Federazioaren presidentea) parte hartu zuten.

Lehiaketa larunbatean eta igandean ospatu zen. Genuine gure taldeak bere hiru partidak jokatuko ditu Real Valladolid, CA Osasuna eta CD Lugoren aurka. Bere talde teknikoak zuzenduta eta bere baldintza gabeko afizioak animatuta, taldeak 116 Fair Play puntu lortu ditu fase honetan egon daitezkeen 120 puntuetatik, eta, beraz, 354 puntu lortu ditu 360 posibleetatik, bere taldeko Fair Play sailkapenean lehenak izanik. (Grupo Respeto) CA Osasuna (349 punturekin jarraituta). Horrela Play Fair sailkapen orokorreko bigarren postuan dagoz.Tarragonako GimNastic taldea 357 puntorekin Lehen postuan  bait dago.

EMAITZAK

  • Real Valladolid                                      2                       Athletic Club Fundazioa         0
  • Athletic Club Fundazioa                      0                       CA Osasuna                             3
  • CD Lugo                                                 3                       Athletic Club Fundazioa         1

Asteburuan zehar, gure Athletic Peña Genuineko 80 lagun baino gehiagok lagundu genion taldeari. Dominak banatu eta gero, taldearekin bazkaltzera bildu ginen, eta festa honen ondoren, Lezamara itzuli ginen.

Beste behin ere kiroltasuna eta adiskidetasuna izan dira nagusi txapelketako parte-hartzaile guztien artean.