Noticias Genuine Athletic

2022-2023 DEMBORALDIAREN AMAIERAKO OSPAKIZUNA

Ekainaren 18an, igandean, peñazaleen denboraldi amaierako ekitaldia ospatuko genuen gure egoitzan ,Bilboko Ilunion hotelean.

Ekitaldi horretara, peñakideez gain, Genuine gure taldeko jokalari eta teknikari guztiak gonbidatu ziren.

Jardunaldia Bilboko Indautxu Plazan hasi zen, eta kalejira alaian abiatu ginen Athletic Beti Lehoiak Peñarantz. Bertan, bi peñek hainbat objektu trukatu zituzten. Freskagarri baten ondoren, gure egoitzaraino jarraitu genuen. Han, bazkariaren aurreko aperitibo bat genuen zain. Gure Genuine taldeko jokalari eta teknikariek argazkiak atera zituzten lortu dituzten garaikurrekin.

Bertaratutako harmonia eta alaitasunarekin, bazkariaren ondoren, jokalariei, teknikariei eta demboraldi honetan zehar une handiak partekatu ditugun beste persona batzuei, pendrive bat eman zitzaien  Genuine Santander Ligako denboraldi honetan gure taldearen argazki aukeraketa batekin.

Iñaki Kotazar gure peñako bazkideak album polit bat oparitu zigun denboraldiko argazki sorta batekin.

Azkenik, eta egun atsegin hau amaitzeko, zozketa egin zen:

  • Gau bateko 15 egonaldi logela bikoitzean ostatua eta gosaria Ilunion hoteletan, Ilunion Taldearen eta Peñaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz.
  • Peñari oparitutako Bizkaia Sakona liburua
  • Athletic Clubek emandako Athletic Clubeko jokalari ekipamendu zuri-gorri ofizial bat.
  • Athletic Clubek emandako entrenamendu ekipamendu urdin oficial bat.

Zozketaren emaitzak web orri honetako bazkidearen eremuan argitaratuko dira.