Noticias Genuine Athletic

Bilboko udalaren harrera ofiziala genuine taldeari

Gure Genuine taldea, Athletic Club Fundazioa, Juan Carlos Erkoreka, Fundazioko presidenteak Goyo Arbizu eta Jon Vázquez Eguskiza lagun zituela, Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto alkateak eta beste udal agintari batzuek,euren artean Gotzone Sagardui, Nekane Alonso, Itxaso Erroteta, Jone Goirizelaia, Xabier Jimenez, Raquel González eta Álvaro Pérez, hartu dute.

Genuine erdian dagoen egoera guzteetan bezala, une hunkigarri batzuekin, giro ona eta alaia egon da ekitaldian. Alkateak aitortu duenez “ “jatorra, oso jatorrak” zaretelako.

Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez” harrera ekimen honen aitorpen publikoa da” gaitasun desberdinak ditugun pertsonak integratzen laguntzeko”, GENUINEKO jokalariei zuzendu eta gogorarazi die “gure Athleticen hiru lehiakideetako bat zaretela. Ez ahaztu:”Gure ATHLETIC maitearen parte zaretela eta erreferentzia guztientzat.

Bere aldetik, Juan Carlos Erkorekak omenaldia eskertu du, bere buru den Fundazioa, Bilboko Udalak gidatutako balio kartarekin lerrokatu du, eta onartu du Genuinek harrera hori merezi badu”haiek eta haiekin dauden senide guztiak Athleticen nahi ditugun balioen ordezkari bikainak direlako ” dela.

Udaletxean visitan zeuden Begoñazpi ikastolako ikasleak pozez batu dira omenaldira, eta Juan Carlos Erkorekak hitz hauek ” mutil eta neska hauek Athletic-ko jokalariak direla eta Athletic armarrian ezezik bihotzean ere badutela ” esan dizkie.

Athletic Club Fundazioak Fair Play saria lehenengo bi LALIGA GENUINE edizioetan irabazi du. Lorpen bikaina da, izan ere lehiaketa hau futbolaren munduan integratzeko eta gizarteratzeko eredua da, beraz, LALIGA GENUINAREN zentzua hobekien islatzen duena da.